2008-02-28

Estresauta gaitunk azterketekin, hi!

Epa!! Hemen gaude barriro zuekin. Aste hontan azterketekin oso estresauta gaudenez gauza gutxi prestatu ditugu. Honako bi hauek hain xuxen:

1) Bittu zazu zer aurkitu dugun interneten! Harretaz begiratu irudi hau! Ezer berezirik ikusten al duk/n??

Ezetz asmau...



Ba bai. Hala da.

Kurtzegazte argitaratzen dugun bigarren anbigrama da hau. Zentzu batean zein bestean "ringworld" irakurri daiteke, palindromoak bezala.

Geure buruari galdetu diogu ea auskaraz palindromorik dagoen; ta bat aurkitu dogu. Andoaingo musika talde baten izena, alegia: Inoren nero ni.

Aurrerantzean, euskal palindromo gehiago biltzen saiatuko gara. Zure laguntza eskertuko genuke!

2) Eta bukatzeko, hona hemen munduko hegazkinik handienaren kabina, Airbus A380-arena hain zuzen. Pilotuen kabinaren txoko xixtriñena ere ikusteko aukera ematen digu. Gehien harritu gaituena botoi kopuru andana izan da. Pilotoa halako batean nahastuko balitz...

Katapof!!!

Ohartxoa: kabina hobe ikusteko "pantaila osoa" sakatu dezakezu pantailako eskubiko ikonoan.

2008-02-21

Zatarra zara, baina maite zaitut!

Kaixo! Hirugarren mezu honetan ere hainbat gomendio interesgarri ditugu. Hurrenez hurren, bitxikeri bat, You Tuben aurkitu degun abesti bat eta, bukatzeko, joku bat.

1) Ikus ezazu irudi hau.




Zer da?

Anbigrama bat.

Eta zer demontre da anbigrama bat?

Anbigramak bi modu desberdinetan irakurri daitezkeen hitzak dira. Pila bat aurkitu ditugu sarean eta astero dosi bat eskaintzea espero dugu. Honako hau asko gustatu zaigu, munduan ez baitago egi borobilik.

2) Abesti honekin oso ondo pasatuko dozuela uste dugu; neska zatar guztiei dedikatua dago; gure ustez gauza oso gogorrak agertzen dira, baina umore onarekin. Espero degu zuei ere asko gustatzea.

3) Clear Vision II joku oso entretenigarria da, nahiko biolentoa bada ere; izan ere jende asko hil behar da jokua bukatzeko. Diruagatik hiltzen duen hitzaile bat zara eta bukaeran terrorista batzuei hiltzen diezu. Ez da oso luzea eta aixe osatuko dozue.

2008-02-14

Lau gomendio

Hona hemen gure lehen proposamenak,

Hasteko, joku eta denborapasa batzuk gomendatuko dizkizugu, eta jarraian musika entzuteko programa erabilgarri bi.

Ea ba.

1) Flash joku interesgarri bat, Ball Revamped 5 izenekoa. Joku honen helburua hondartzako pelota bat ematen duen bola bat amaierararte eramatea da. Laberinto antzekoa da, baina grabedadeduna.

2) Ilusio optikoen kolezio ederra osatzen ari gara. Hona hemen lehena, Einstiein-en erretratu berezi baten inguruko bideoa.

3) Eta bukatzeko musika entzun eta ikusteko bi lotura oso gomendagarriak: Songza eta Foxytunes. Biak oso onak dira. Proba itzazu eta aukeratu gustokoena!

2008-02-07

Eup!

Lehen mezu honetan, blog honen nondik norakoak adierazten saiatuko gara.

Hasiera honetan ditugun helburuak oso xeheak dira. Sarean gauza interesgarri asko aurki daitezke, baina zabor asko ere badago. Beraz, zure 'zibergarbitzaileak' izateko prest gaude.

Hala bada, makina bat joku, gadget, software, denborapsa, pantaila-bebes, bitxikeria, aurkituko dituzu.

Musikari ere tartetxo bat eskaini nahi diogu.

Ekologiaren munduan zertxobait barneratzeko intentzioa ere badaukagu. Gure belaunaldiari bete-betean tokatu zaigu utzi diguten mundu hau, hiltzoritik ateratzea.

Eta besterik ez, oraingoz. Hurrengo mezua prestatzera doaz.