Hona hemen aste pare hau behar bezala hasteko pirularik onenak. Ohi bezala, txikiak, eta digeritzeko errazak.
1) Siluetaren ilusio optikoa.
Begira ezazu arretaz azpiko irudia. Bertan neska bat ikusi dezakegu; biraka dabil denbora guztian; baina, zein zentzutan? erlojuek bezala ala aldrebes? Berdin dio. Orain saia zaitez ikusten kontrako zentzuan bueltak ematen ari dela...
Lortu al duzu. Ez? Hala bada hona hemen trukotxo bat: begiratu anketara bakarrik.
2) Azpiko infografia honetan argi eta garbi ikus daiteke zenbat biztanle dauden mediku bakoitzeko munduan zehar. Are gorriago, are okerrago. Afrikako leku batzutan, esate baterako, mediku bat dago 50.000 biztanlentzako. Imagina ezazu Deba Garaian mediku bat soilik izango bagenu!
Eta zenbaki baxuena, non uste duzue aurkituko dugula? Erantzuna mezu honen amaieran.
3) Hegazkin bat zikloi batean lurreratzen saiatzen da. Haizearen indarrak txori txiki bihurtu du Airbusa..., lortuko al du? Erantzuna, bideo honetan.
4) Eta bukatzeko, joku pare bat. Orbox B: Logik-joku oso interesgarria da, gure neuronen kopurua neurtzen duten horietakoa. Bloxorz, berriz, errazagoa da. 33 nibel ditu eta pazientzia asko eduki behar da guztia ondo egiteko. Joku hau E-Gelan hain bisitatua den Minijuegos-en ere aurki daiteke, baina diseinuan ez dago alderik.
------------------------------
PD: Kuba du proportzio txikiena duena mediku bakoitzeko: 170:1
2008-03-14
Lau gozoki Aste Santuetarako
2008-03-13
Agenda 21eko logotipo berria
Azteazken hontan (martxoak 11), Agenda 21-eko logotipoa aukeratzeko lehiaketa egin dugu Kurtzebarrin. Marrazki polit asko agertu dira, baina ikasle bakoitzak bat bakarrik hautatu ahal zuen; oso lehia bizia egon da eta, azkenik, 2. mailako ikasleek osatu dituzte lehen hiru postuak.
Irabazlea Maialen Salido izan da, 30 bozkekin. Internetetik hartu omen zuen logotiporako ideia. Ilusio handia hartu zuen saria jaso zuela jakin zuenean, ez zuelako itxaropen handirik. Hona hemen logotipo garailea:
Bigarren eta hirugarren postuak, hurrenez hurren, Joseba Church eta Leire Zurutuzarentzat izan dira. Beraien logoekin amaitzen dugu mezu hau. ZORIONAK GUZTIEI!!!!
2008-03-12
Bi miloi euro irabazi nahi?
Apa! Zmz!?
Diru kopuru 'xixtrin' hori irabazi nahi baduzu, 256 pieza dituen puzzle bat besterik ez duzu osatu behar. Pieza horiek guztiak laukidunak dira eta ez daude bi berdinak direnik.
Egileek pista bat besterik ez digute ematen: Eternity II web orrian dagoen PDF batean hasierako pieza ematen digute, eta gutxi gora behera taularen erdian dago.
Jokuaren mekanika oso sinplea da, arauak sudokuarenak bezain sinpleak baitira:
- Pieza guztiekin lauki bat osatu behar duzu.
- Pieza grisak ertzetan doaz.
- Lehen pieza bere lekuan jarri.
- Elkar ukitzen duten aldeek bat egin behar dute.
- Ebazten lehena bazara, bi milioi dolar zuretzat dira.
Edozein jostailu dendatan erosi dezakezu (Toys'R'Us eta antzekoak). Baina aurretik zure gaitasunak proban jarri nahi izanez gero, Eternity II Online web orria bisitatzea gomendatzen dizugu. Bertan puzzlearen bertsio murritza osatu ahal izango duzu. Pazientzia pixka batekin ordu laurden batean ebatzi daiteke.
Baina guri pixkat gehiago kostatu zitzaigun, hemendik ez baikinan pasa!!!
2008-03-04
Goiburu bitxiak sarean
Goiko buruko biziduna gustoko al duzu?
Ba oso erraz sortu dezakezu, nahi dezun testuarekin, Ninja Text Generator web orrian.
Sarean bigarren testu sortzaile bat ere aurkitu dugu; honakoan trafiko-seinale batean egingo dugu gure blogaren auto-publizitatea.
Hemen gaude!