2008-04-30

Sola Rola



Hona hemen Sola Rola, sarean aurkitu dogun joku interesgarria. Labirintoak, lojika eta abilezia trebatzeko egokia dela deritzogu. Jokuaren helburua oso sinpleak da: bola bakoitza -grabitatearen poderioz jaisten den bitartean-, bere kolorera eramatea, alegia.

Bi kolore daude, gorria eta urdina: gorria gorrira heldu behar da, eta urdina, urdinera. Zailtasun mailaren igoera oso mantso doa aurrera, eta pantailak aurrera joan ahala arazo berriak planteatzen zaizkigu.

Ah, musika ere oso xelebrea da!

2008-04-24

YouTube-ko bideo ikusgarrienak

Ba bai, arrazoia duzu, azkenaldi honetan Youtube delakoan nahikotxo salseatzen ai gea, eta horregatik, TOP 3 edo antzeko bat egitea erabaki dogu. Atzetik aurrera hasiko gara.

3. postua: Disfruta ezazu Tetris bizidun honekin.

2. tokirako Dantzaren garapena aukeratu dogu. Bertan tipo bat dantzan ari da. Ez da, ordea, edonolako dantza, ez horixe. Dantzaren historiari errepasotxo bat emango dio, dantza zaharrenetatik gaur egungotara arte.

Eta 1. posturako..., tan ta ta txaaan!!!!!
Oso bideo ezaguna (agian ezagutuko dezu jada). Ba al dago haurtxo baten parrea baina gauza ederragorik?


2008-04-23

ETB1-eko saio onena

ETB 1 kataian, NOAOA izeneko saio bat dago. Oso ona dela iruditzen zaigu eta honexegatik beraien bideo batzuk jarriko dizuegu ikusteko. Ala ta ere, igandean gaueko 21:45 aldera hasten da. Ea gustatzen zaizuen! Hemendik aurrera telebista saiotako bideo batzuk sartuko ditugu.

1 Kontrol Pintxazo: Guardia zibilaren kontrol batean edozer gauza gerta liteke.


2- Guztiok eduki dugu nozbait "melokoton en almibarreko" lata etxean, baina ondo jakin lehenago zeinek eduki duen.....

3- Mikel Erentxun gustatzen zaizue? eta Duncan Dhu? Hemen duzue aukera ikusteko.

4- Pailazoak gustatzen zaizkizue? Kontuz ibili, ez egin beraien oso lagun hau gertatu daitekee eta.

2008-04-15

Hemen da literatur astea!




Kurtzebarritarrok bagaude jada Literatur Astean murgilduta!

Azpiko egutegian ikusiko duzuenez, hamar egunetan zehar hamaika ekintza daude antolatuta.

Urtero bezala, ekitaldi nagusia apirilaren 24ean ospatuko da, literatur maratoia, baina beste ekintza asko ere badaude.

Goza itzazu!







Apirilak 14: Ipuin Tailerra

Emailea: D.B.H.- 1.B

Hartzailea: L-H. 5maila A.

Non: D.B.H. liburutegia

Noiz: 14:30tik 16:30 ra

Apirilak 15: Idazlearekin saioa

Emailea: Josemari Urteaga, bere azken libura aurkeztuko digu: "Diamantezko Miraria"

Hartzailea: DBH 3maila

Non: liburutegia

Noiz: 14:30

Apirilak 16: Musika eta literatura

Emailea: 3. mailako ikasleak. Carla Bruniren "Quelqu'un m'a dit" abestia entzun eta abestuko dugu.

Hartzailea: Danok

Non: Ikastola osoan

Noiz: Ordu aldaketetan

Apirilak 17: Musika eta literatura

Emailea: 3. mailako ikasleak. Deskontrol taldearen "Duintasunez eutsi" abestia entzun eta abestuko dugu.

Hartzailea: Danok

Non: Ikastola osoa

Noiz: Ordu aldaketetan

Apirilak 18: Hegoak

Emailea: 1 mailako ikasle batzuk

Hartzailea: DBH 1.maila

Non: Liburutegian

Noiz: 10:15

Apirilak 21: Ipuin tailerra

Emailea: DBH- 1B

Hartzailea: L.H 5maial B

Non: DBH Liburutegia

Noiz: 14:30tik 16:30ra

Apirilak 22: Musika eta literatura

Emailea: 3. mailako ikasleak. The Police taldearen "Every Breath You Take" abestia entzun eta abestuko dugu.

Hartzailea: Danok

Non: Ikastolan

Noiz: Ordu aldaketetan

Apirilak 23: Esaera zaharrak / Poesia eta irudiak

Emailea: DBH 2 eta DBH 4maila. ". mailakoek esaera zaharrak eskainiko dituzte eta 4. mailakoek "fotos narradas" programaren bitartez euskaraz zein gaztelaniazko poemak aurkeztu dizkigute.

Hartzailea: Danontzat

Non: DBH liburutegia

Noiz: 9:15....13:30

Apirilak 24: Irakur maratoia

Emailea: L.H

Hartzailea: 1eta 2mailak

Non: LH. Aretoa

Noiz: Egun osoan zehar

Toy Dolls, jostailu zoroak

Apa! Argazkiko zoro hauek Toy Dolls taldekuak dira. Pixkat zoro daudela esaten dizuegu. Honengatik izenburu hau... asko gustatuko zaizuela espero dugu. Oraindik jotzen du talde honek baina 80ko hamarkadakoak dira. Beraien bidio asko Youtuben aurkituko dituzue. Klikatu hemen beraien web orri ofizialean sartzeko.

Beraien informazio pixkat ere hemen aurkituko duzue.

Hona hemen YouTuben aurkitu ditugun bere bidio onenak:

1 Nellie The Elephant



2008-04-10

Munduko jokurik zailena

Joku honek adikzio handia sortzen du. Zaila dela esan behar dizuegu, pentsatzeko jokua da eta pantaila bakoitzak bere "trukilloa" du. Bere grafikoak ez dira oso onak baina alata ere jokua gustatuko zaizuela uste dugu. Munduko jokurik zailena ero zailenetarikoena dela baieztatzen dizuegu. 30 pantaila dauzka eta guk, 6. pantailara heldu gara. Norbaitek guztiak egitea lortzen baditu abixatzeko.

2008-04-09

Blingee, argazkiak apaintzeko programa

Blingee, argazkiei efektu apaingarriak emateko aukera eskaintzen du.

Efektu asko aurkituko dituzu; disdirak, izarrak, animazioak,... Horien bidez argazki dibertigarriak sortu eta momentu onak pasaraziko dizkizu.

PHUN simulatzaile fisiko dibertigarria!!

Fisika betidanik izan du oso zaila denaren ospea. Ba honako programa honek buelta osoa ematen dio topiko horri, jolasten duzun bitartean fisikaren oinarri nagusiak ikas bait ditzazkezu. Solido eta likidoak ingurumen desberdinetan sortzeko aukera emateaz gain, beste hamaika aukera ere ematen ditu programa honek. Grabitaterik zein grabitate gabeko mundu fisiko birtualak sortuz, zuk zeuk sortutako objetuen erreakzio bitxiak ikusi ahal izango dituzu.

Dohako progama da eta oso erraz jaitsi dezakezu. Beste helbide honetan
Honako bideoan, programa hau nola erabiltzen den ikasi dezakezu.

Taaz, makilaje birtuala

Programa honen bitartez neskak eta (ejem) mutilak produktu kosmetikoen eraginak proba ditzakete bere itxura hobetzeko. Horretarako Taaz web orrian zure argazki bat igo eta nahi bezala apain zintezke: begiak, ezpainak, masailak, ilea... Oso programa erabilterraza da. Lagungarria izango zaizu festetara bikain joateko edo, besterik gabe, parre pixkat egiteko zure aurpegia nola aldatu den ikusita. ANIMA ZAITEZ!



Apirilaren 9an egindako gehigarria:

YouTuben, photoshop programa erabiliz, neska bati egiten dioten makilaje lan izugarria aurkitu dugu. On egin.

2008-04-03

Atxabaltako plaza berria


Eraberritu behar dutela eta, obretan daude gure herriko plazan. Horretarako, 85 urteko 6 zuhaitz bota dituzte. Horiek oso handiak eta ederrak ziren. Atxabaltako herritarrei galdetu genien ea zer iruditzen zitzaien berrikuntza, eta hau esan digute:

Gehienek konforme daude, baina hori bai, gero zelan geldituko den ikusi beharko dela. Baita ere diote, bota duten zuhaitzak bota beharrean beste irtenbideren bat aurki zezaketela.

Kontrako jarrera itzela mantentzen zuen pertsonekin ere hitz egin degu, baina gehiegoa proiektu berriaren alde azaldu da.

Zure iritzia eman nahi izanez gero, eskubiko zutabean ikus dezakezun inkesta erantzun dezakezu.