2008-06-12

Abscondita Sapientia: joku arraro bezain orijinala


Abscondita sapienta, joku arraro bat da. “Riddle” itxurakoa, Eartquake izeno tipo batek sotu du. Jokuak 50 nibel ditu, eta helburua izkutuan dauden hitzak esmatzea da. Bururari buelta asko eman behar zaizkio hitza zein den jakiteko. Lortzen duzunean, direkzio barran idatzi behar duzu hitz hori.

Laguntza behar baduzu, jokuaren tutoriala bisita dezakezu (gazteleraz dago); dena den, nahi izanez gero, guri ahal diguzue galdetu dituzuen zalantzak. Gustora erantzungo dizuegu.

2008-06-11

Kaleidoskopio digitala

Ba al dakizu zer den kaleidoskopio bat?

Hala ez bada gurasoei galde diezakezu, ordenagailuak asmatu baino lehen oso famatuak baitziren.

Izan ere, garai haietan magia bezalakoa zen, ondoko irudiaren bezalako hodi haietan ikus zezakeena.

Bueno, ba orain zure gurasoek ikusten zutena sortu dezakezu, programa hauen bitartez.

Hona hemen bi kaleidoskopio "digital": dyoy vs vyokal y vyokal (autore berberarenak). Lehenengoan 'pintura' erramintak erabili daitezke; proba itzazu eta ikusi emaityzak! Bigarrenean forma sinpleak jarri ditzazkezu 'radar'-ean. Disfruta itzazu, ez zara aspertuko!

2008-06-05

Ilusio optikoen sorta

Ikusten al duzue zein dago itsasora begira?



Ziur al zaudete ilargia ezin dela zintzilikatu? BA EZ DA EGIA...




Ilusio optiko eder gehiago ikusi nahi baduzue, sartu beldurrik gabe web orri honetan.

Orain ez dugu denbora asko blogean aritzeko, ekaineko aldizkaria prenstatzen ari garelako.

Hurrengo astera arte,

Ondo ibili!!!

;-)

2008-05-29

Hegan egiten

Hona hemen hegan egiten sekzioaren mezu berri bat. Honakoan, bi bideo interesgarri eskaintzen dizkizuegu.

1) Sarean egon gara salseatzen eta bideo hau aurkitu dugu, eta ikusgarria iruditu zaigu. Bertan Boeing 777 bat hiru minututan nola egiten den ikus dezakezu. Paperezko hegazkin bat egitea kostatzen den denbora antzekoa; baina, suposatuko duzunez, denbora gehiago kostatu zaie: 14 aste.




2) Azpiko bideoan ikus dezakezun zoro hegalari hori Yves Rossy da, Fusionman bezela ezagutzen dena. Munduko lehen pertsona da koheteak lagundutako hegalekin hegan egin duena. Orain dela gutxi bost minutuko hegaldi ziraragarria egin zuen Alpe mendikatearen gainetik, eta oso azkar gainera, 300 km/h abiadura hartu zuen!!

Abentularazale honek 47 urte ditu eta 122.000 € gastatu zituen proiekto honetan. Baina hau probazko hegaldia ez da izan; bere hurrengo erronka Mantxako kanala zeharkatzea da.

Saiatzen denean, txanpainarekin ala arrainekin hartuko ote du bainua? ;-)


2008-05-22

Kurtzebarriko blog berrien aurkezpena

Hiruhilabete honetan, 2 blog berri aurkeztu dira Kurtzebarrin.
Lehena, Agenda 21 ekoek atera dute, eta bertan ekologia eta kontsumoaren inguruan sortzen diren berriak emango dizkigute. Azken mezuan, logotipo lehiaketaren sari banaketaren berri ematen da. Informazio gehiagorako, sakatu lotura honetan.


Bigarren bloga, Kurtzebarrin azken hilabetean egin den lehiaketako emaitzak agetzen dira. Irabazleak nortzuk diren jakin nahi baldin baduzu, sakatu hemen.

Zeinek du petrolioa?

Guztiok dakizue gizakiok petroleoa gauza askotarako erabiltzen dugula eta erregai fosila dela. Erregai fosila izateak eraginak ditu adibidez erre egitean ez dela berriro sortzen, eta poliki poliki desagertzen joango dela; eta bestea, erretzerakoan CO2-a isurtzen dela, eta honela atmosfera kutsatzen du.

Gatazka asko daude munduak petroleoaren erruz... Azpiko mapa honetan, zeinek duen erakutsiko dizuegu. Agertzen diren herrialde zabalenak petroleoa dute eta txikienak ez daukate ia bapez. Hauek, Espainia kasu, beste herrialde batzuri eskatu behar diete petrolioa. Jakingo ahal duzue esaten nun gauen gu?




2008-05-21

Maclarenen bolantea

Inoiz pentsatu ahal dezu nolakoa den formula 1-eko bolante bat?

Hemen ikusi dezakezu kovalainen-en bolantea.

Ikusten denez botoi asko ditu. Gidatuko al zenuke holako kotxe bat?

Irudia gazteleraz dator. Barkatu.


Misil game

The Missile Game 3D misil bat gidatu behar duzun jokua da. Oso zaila da abiadura bizkortzen doalako baina ala ere oso entretenigarria. Azkar engantxatzen zara. Saguarekin mugiarazten duzu misila. Zulotatik sartu behar duzu bestela txokea edukiko duzu. Ondo pasa!!

2008-05-16

Typeracer: mekanografia eta ingelesa lantzeko jokua

Nahi baduzu mekanografia landu eta hobeto eta azkarrago idatzi, programa honekin lortuko duzu; aukera bikaina da, eta aprobetxatzea gomendatzen dizuet guztiei. Behin goiko orrialdean sartuta, 'nick' bat asmatu eta jokoan hasi zaitezke.

Gainera interesgarria da sarean dauden beste pertsonen kontra kotxe lasterketa batean parte hartuko duzulako, eta hori oso entretenigarria eta dibertigarria bihurtzen du jokoa.




Egin behar duzun gauza bakarra agertzen zaizkizun ingelesko hitzak (bai, ingelesa ikasteko aukera ere ematen dau) ondo idaztea da, hau da, maiuskulak, komak, espazioak,..errespetatuz.

Hitza txarto idatziz gero, gertatzen den bakarra da, hitza berriro idatzi behar duzula. Hala denean zure autoa ez da mugituko, eta noski, ez bada mugitzen ez duzu lasterketa irabaziko. Adi ibili zaitez, beraz!

2008-05-14

Gizakiaren eboluzioa: nundik gatoz, tximinotik ala estutxetik?

Guztiok dugu animali baten antza. Fijatu zaitez edozein pertsonengan eta baietz animali baten antza hartzen diozula!

-Horrek jirafa antza du lepo luzea duelako; hark arratoi antza oso txiki eta bihurria delako...

Bale, horraino dena ondo. Baina orain dela ehun bat urte, Charles Darwin-ek gizakiaren eboluzioaren teoria bat proposatu zuen, gaur egun zientifikoek onartzen duten bakarra. Guztiok ezagutuko duzue teoria hori:


Gizakia tximinotik dator


Baina bada jende asko teoria hori egiazkoa ez dela uste duena. Pertsona hauek 'Kreazionismo'-aren aldekoak dira, eta gizakia tximinotik datorrela iraina dela deritzote. Haiek pentsatzen dute guztiok Adan eta Eba-tik gatozela, hau da, gizakioi jainkoak sortu gaituela.

Badago ere beltzak martzianoak direla pentsatzen duen jendea. Gure ustetan hala pentsatzen dutenak "fatxa" hutsak dira. Baina hori gure iritzia da. Eta zurea?

Honako mapa honetan estatu desberdinetako jendea gai honen inguruan duen iritzia ikus dezakezu. Koloreen esanahia honakoa da: urdinez, Darwin-ekin ados daudenak; gorriz, kontra daudenak; eta horiz, zalantzan daudenak.

Emaitzak benetan bitxiak dira. Ikusi bestela:




Oharra: irudia handiago ikusteko, sakatu bertan.

2008-05-07

Nolakoa zen benetan Alizia?

Hausnarketa hori bera egin dute makina bat artista zein ilustratzaile, eta gure eskura jarri dituzte web orri honetan.

Alizia Mirarien Herrialdean irakurri ez baduzu ere, bilduma honetan ehundaka marrazkien artean ziur gustokoen den bat aurkituko duzula.

Lewis Carrol-en pertsonai famatuan mundu osoko artistak inspiratu dira. Gehienak estilo klasikokoak dira, baina baita ere ilunak, maltzurrak eta manga estilokoak daude.

Niri hau gustatu zait gehien. Eta zuri?

2008-04-30

Sola Rola



Hona hemen Sola Rola, sarean aurkitu dogun joku interesgarria. Labirintoak, lojika eta abilezia trebatzeko egokia dela deritzogu. Jokuaren helburua oso sinpleak da: bola bakoitza -grabitatearen poderioz jaisten den bitartean-, bere kolorera eramatea, alegia.

Bi kolore daude, gorria eta urdina: gorria gorrira heldu behar da, eta urdina, urdinera. Zailtasun mailaren igoera oso mantso doa aurrera, eta pantailak aurrera joan ahala arazo berriak planteatzen zaizkigu.

Ah, musika ere oso xelebrea da!

2008-04-24

YouTube-ko bideo ikusgarrienak

Ba bai, arrazoia duzu, azkenaldi honetan Youtube delakoan nahikotxo salseatzen ai gea, eta horregatik, TOP 3 edo antzeko bat egitea erabaki dogu. Atzetik aurrera hasiko gara.

3. postua: Disfruta ezazu Tetris bizidun honekin.

2. tokirako Dantzaren garapena aukeratu dogu. Bertan tipo bat dantzan ari da. Ez da, ordea, edonolako dantza, ez horixe. Dantzaren historiari errepasotxo bat emango dio, dantza zaharrenetatik gaur egungotara arte.

Eta 1. posturako..., tan ta ta txaaan!!!!!
Oso bideo ezaguna (agian ezagutuko dezu jada). Ba al dago haurtxo baten parrea baina gauza ederragorik?


2008-04-23

ETB1-eko saio onena

ETB 1 kataian, NOAOA izeneko saio bat dago. Oso ona dela iruditzen zaigu eta honexegatik beraien bideo batzuk jarriko dizuegu ikusteko. Ala ta ere, igandean gaueko 21:45 aldera hasten da. Ea gustatzen zaizuen! Hemendik aurrera telebista saiotako bideo batzuk sartuko ditugu.

1 Kontrol Pintxazo: Guardia zibilaren kontrol batean edozer gauza gerta liteke.


2- Guztiok eduki dugu nozbait "melokoton en almibarreko" lata etxean, baina ondo jakin lehenago zeinek eduki duen.....

3- Mikel Erentxun gustatzen zaizue? eta Duncan Dhu? Hemen duzue aukera ikusteko.

4- Pailazoak gustatzen zaizkizue? Kontuz ibili, ez egin beraien oso lagun hau gertatu daitekee eta.

2008-04-15

Hemen da literatur astea!




Kurtzebarritarrok bagaude jada Literatur Astean murgilduta!

Azpiko egutegian ikusiko duzuenez, hamar egunetan zehar hamaika ekintza daude antolatuta.

Urtero bezala, ekitaldi nagusia apirilaren 24ean ospatuko da, literatur maratoia, baina beste ekintza asko ere badaude.

Goza itzazu!







Apirilak 14: Ipuin Tailerra

Emailea: D.B.H.- 1.B

Hartzailea: L-H. 5maila A.

Non: D.B.H. liburutegia

Noiz: 14:30tik 16:30 ra

Apirilak 15: Idazlearekin saioa

Emailea: Josemari Urteaga, bere azken libura aurkeztuko digu: "Diamantezko Miraria"

Hartzailea: DBH 3maila

Non: liburutegia

Noiz: 14:30

Apirilak 16: Musika eta literatura

Emailea: 3. mailako ikasleak. Carla Bruniren "Quelqu'un m'a dit" abestia entzun eta abestuko dugu.

Hartzailea: Danok

Non: Ikastola osoan

Noiz: Ordu aldaketetan

Apirilak 17: Musika eta literatura

Emailea: 3. mailako ikasleak. Deskontrol taldearen "Duintasunez eutsi" abestia entzun eta abestuko dugu.

Hartzailea: Danok

Non: Ikastola osoa

Noiz: Ordu aldaketetan

Apirilak 18: Hegoak

Emailea: 1 mailako ikasle batzuk

Hartzailea: DBH 1.maila

Non: Liburutegian

Noiz: 10:15

Apirilak 21: Ipuin tailerra

Emailea: DBH- 1B

Hartzailea: L.H 5maial B

Non: DBH Liburutegia

Noiz: 14:30tik 16:30ra

Apirilak 22: Musika eta literatura

Emailea: 3. mailako ikasleak. The Police taldearen "Every Breath You Take" abestia entzun eta abestuko dugu.

Hartzailea: Danok

Non: Ikastolan

Noiz: Ordu aldaketetan

Apirilak 23: Esaera zaharrak / Poesia eta irudiak

Emailea: DBH 2 eta DBH 4maila. ". mailakoek esaera zaharrak eskainiko dituzte eta 4. mailakoek "fotos narradas" programaren bitartez euskaraz zein gaztelaniazko poemak aurkeztu dizkigute.

Hartzailea: Danontzat

Non: DBH liburutegia

Noiz: 9:15....13:30

Apirilak 24: Irakur maratoia

Emailea: L.H

Hartzailea: 1eta 2mailak

Non: LH. Aretoa

Noiz: Egun osoan zehar

Toy Dolls, jostailu zoroak

Apa! Argazkiko zoro hauek Toy Dolls taldekuak dira. Pixkat zoro daudela esaten dizuegu. Honengatik izenburu hau... asko gustatuko zaizuela espero dugu. Oraindik jotzen du talde honek baina 80ko hamarkadakoak dira. Beraien bidio asko Youtuben aurkituko dituzue. Klikatu hemen beraien web orri ofizialean sartzeko.

Beraien informazio pixkat ere hemen aurkituko duzue.

Hona hemen YouTuben aurkitu ditugun bere bidio onenak:

1 Nellie The Elephant



2008-04-10

Munduko jokurik zailena

Joku honek adikzio handia sortzen du. Zaila dela esan behar dizuegu, pentsatzeko jokua da eta pantaila bakoitzak bere "trukilloa" du. Bere grafikoak ez dira oso onak baina alata ere jokua gustatuko zaizuela uste dugu. Munduko jokurik zailena ero zailenetarikoena dela baieztatzen dizuegu. 30 pantaila dauzka eta guk, 6. pantailara heldu gara. Norbaitek guztiak egitea lortzen baditu abixatzeko.

2008-04-09

Blingee, argazkiak apaintzeko programa

Blingee, argazkiei efektu apaingarriak emateko aukera eskaintzen du.

Efektu asko aurkituko dituzu; disdirak, izarrak, animazioak,... Horien bidez argazki dibertigarriak sortu eta momentu onak pasaraziko dizkizu.

PHUN simulatzaile fisiko dibertigarria!!

Fisika betidanik izan du oso zaila denaren ospea. Ba honako programa honek buelta osoa ematen dio topiko horri, jolasten duzun bitartean fisikaren oinarri nagusiak ikas bait ditzazkezu. Solido eta likidoak ingurumen desberdinetan sortzeko aukera emateaz gain, beste hamaika aukera ere ematen ditu programa honek. Grabitaterik zein grabitate gabeko mundu fisiko birtualak sortuz, zuk zeuk sortutako objetuen erreakzio bitxiak ikusi ahal izango dituzu.

Dohako progama da eta oso erraz jaitsi dezakezu. Beste helbide honetan
Honako bideoan, programa hau nola erabiltzen den ikasi dezakezu.

Taaz, makilaje birtuala

Programa honen bitartez neskak eta (ejem) mutilak produktu kosmetikoen eraginak proba ditzakete bere itxura hobetzeko. Horretarako Taaz web orrian zure argazki bat igo eta nahi bezala apain zintezke: begiak, ezpainak, masailak, ilea... Oso programa erabilterraza da. Lagungarria izango zaizu festetara bikain joateko edo, besterik gabe, parre pixkat egiteko zure aurpegia nola aldatu den ikusita. ANIMA ZAITEZ!



Apirilaren 9an egindako gehigarria:

YouTuben, photoshop programa erabiliz, neska bati egiten dioten makilaje lan izugarria aurkitu dugu. On egin.

2008-04-03

Atxabaltako plaza berria


Eraberritu behar dutela eta, obretan daude gure herriko plazan. Horretarako, 85 urteko 6 zuhaitz bota dituzte. Horiek oso handiak eta ederrak ziren. Atxabaltako herritarrei galdetu genien ea zer iruditzen zitzaien berrikuntza, eta hau esan digute:

Gehienek konforme daude, baina hori bai, gero zelan geldituko den ikusi beharko dela. Baita ere diote, bota duten zuhaitzak bota beharrean beste irtenbideren bat aurki zezaketela.

Kontrako jarrera itzela mantentzen zuen pertsonekin ere hitz egin degu, baina gehiegoa proiektu berriaren alde azaldu da.

Zure iritzia eman nahi izanez gero, eskubiko zutabean ikus dezakezun inkesta erantzun dezakezu.

2008-03-14

Lau gozoki Aste Santuetarako

Hona hemen aste pare hau behar bezala hasteko pirularik onenak. Ohi bezala, txikiak, eta digeritzeko errazak.

1) Siluetaren ilusio optikoa.
Begira ezazu arretaz azpiko irudia. Bertan neska bat ikusi dezakegu; biraka dabil denbora guztian; baina, zein zentzutan? erlojuek bezala ala aldrebes? Berdin dio. Orain saia zaitez ikusten kontrako zentzuan bueltak ematen ari dela...




Lortu al duzu. Ez? Hala bada hona hemen trukotxo bat: begiratu anketara bakarrik.


2) Azpiko infografia honetan argi eta garbi ikus daiteke zenbat biztanle dauden mediku bakoitzeko munduan zehar. Are gorriago, are okerrago. Afrikako leku batzutan, esate baterako, mediku bat dago 50.000 biztanlentzako. Imagina ezazu Deba Garaian mediku bat soilik izango bagenu!



Eta zenbaki baxuena, non uste duzue aurkituko dugula? Erantzuna mezu honen amaieran.

3) Hegazkin bat zikloi batean lurreratzen saiatzen da. Haizearen indarrak txori txiki bihurtu du Airbusa..., lortuko al du? Erantzuna, bideo honetan.

4) Eta bukatzeko, joku pare bat. Orbox B: Logik-joku oso interesgarria da, gure neuronen kopurua neurtzen duten horietakoa. Bloxorz, berriz, errazagoa da. 33 nibel ditu eta pazientzia asko eduki behar da guztia ondo egiteko. Joku hau E-Gelan hain bisitatua den Minijuegos-en ere aurki daiteke, baina diseinuan ez dago alderik.

------------------------------

PD: Kuba du proportzio txikiena duena mediku bakoitzeko: 170:1

2008-03-13

Agenda 21eko logotipo berria

Azteazken hontan (martxoak 11), Agenda 21-eko logotipoa aukeratzeko lehiaketa egin dugu Kurtzebarrin. Marrazki polit asko agertu dira, baina ikasle bakoitzak bat bakarrik hautatu ahal zuen; oso lehia bizia egon da eta, azkenik, 2. mailako ikasleek osatu dituzte lehen hiru postuak.

Irabazlea Maialen Salido izan da, 30 bozkekin. Internetetik hartu omen zuen logotiporako ideia. Ilusio handia hartu zuen saria jaso zuela jakin zuenean, ez zuelako itxaropen handirik. Hona hemen logotipo garailea:



Bigarren eta hirugarren postuak, hurrenez hurren, Joseba Church eta Leire Zurutuzarentzat izan dira. Beraien logoekin amaitzen dugu mezu hau. ZORIONAK GUZTIEI!!!!

2008-03-12

Bi miloi euro irabazi nahi?

Apa! Zmz!?

Diru kopuru 'xixtrin' hori irabazi nahi baduzu, 256 pieza dituen puzzle bat besterik ez duzu osatu behar. Pieza horiek guztiak laukidunak dira eta ez daude bi berdinak direnik.

Egileek pista bat besterik ez digute ematen: Eternity II web orrian dagoen PDF batean hasierako pieza ematen digute, eta gutxi gora behera taularen erdian dago.

Jokuaren mekanika oso sinplea da, arauak sudokuarenak bezain sinpleak baitira:

  • Pieza guztiekin lauki bat osatu behar duzu.
  • Pieza grisak ertzetan doaz.
  • Lehen pieza bere lekuan jarri.
  • Elkar ukitzen duten aldeek bat egin behar dute.
  • Ebazten lehena bazara, bi milioi dolar zuretzat dira.

Edozein jostailu dendatan erosi dezakezu (Toys'R'Us eta antzekoak). Baina aurretik zure gaitasunak proban jarri nahi izanez gero, Eternity II Online web orria bisitatzea gomendatzen dizugu. Bertan puzzlearen bertsio murritza osatu ahal izango duzu. Pazientzia pixka batekin ordu laurden batean ebatzi daiteke.

Baina guri pixkat gehiago kostatu zitzaigun, hemendik ez baikinan pasa!!!


2008-03-04

Goiburu bitxiak sarean

Ninja!

Goiko buruko biziduna gustoko al duzu?

Ba oso erraz sortu dezakezu, nahi dezun testuarekin, Ninja Text Generator web orrian.

Sarean bigarren testu sortzaile bat ere aurkitu dugu; honakoan trafiko-seinale batean egingo dugu gure blogaren auto-publizitatea.

Hemen gaude!


2008-02-28

Estresauta gaitunk azterketekin, hi!

Epa!! Hemen gaude barriro zuekin. Aste hontan azterketekin oso estresauta gaudenez gauza gutxi prestatu ditugu. Honako bi hauek hain xuxen:

1) Bittu zazu zer aurkitu dugun interneten! Harretaz begiratu irudi hau! Ezer berezirik ikusten al duk/n??

Ezetz asmau...



Ba bai. Hala da.

Kurtzegazte argitaratzen dugun bigarren anbigrama da hau. Zentzu batean zein bestean "ringworld" irakurri daiteke, palindromoak bezala.

Geure buruari galdetu diogu ea auskaraz palindromorik dagoen; ta bat aurkitu dogu. Andoaingo musika talde baten izena, alegia: Inoren nero ni.

Aurrerantzean, euskal palindromo gehiago biltzen saiatuko gara. Zure laguntza eskertuko genuke!

2) Eta bukatzeko, hona hemen munduko hegazkinik handienaren kabina, Airbus A380-arena hain zuzen. Pilotuen kabinaren txoko xixtriñena ere ikusteko aukera ematen digu. Gehien harritu gaituena botoi kopuru andana izan da. Pilotoa halako batean nahastuko balitz...

Katapof!!!

Ohartxoa: kabina hobe ikusteko "pantaila osoa" sakatu dezakezu pantailako eskubiko ikonoan.

2008-02-21

Zatarra zara, baina maite zaitut!

Kaixo! Hirugarren mezu honetan ere hainbat gomendio interesgarri ditugu. Hurrenez hurren, bitxikeri bat, You Tuben aurkitu degun abesti bat eta, bukatzeko, joku bat.

1) Ikus ezazu irudi hau.




Zer da?

Anbigrama bat.

Eta zer demontre da anbigrama bat?

Anbigramak bi modu desberdinetan irakurri daitezkeen hitzak dira. Pila bat aurkitu ditugu sarean eta astero dosi bat eskaintzea espero dugu. Honako hau asko gustatu zaigu, munduan ez baitago egi borobilik.

2) Abesti honekin oso ondo pasatuko dozuela uste dugu; neska zatar guztiei dedikatua dago; gure ustez gauza oso gogorrak agertzen dira, baina umore onarekin. Espero degu zuei ere asko gustatzea.

3) Clear Vision II joku oso entretenigarria da, nahiko biolentoa bada ere; izan ere jende asko hil behar da jokua bukatzeko. Diruagatik hiltzen duen hitzaile bat zara eta bukaeran terrorista batzuei hiltzen diezu. Ez da oso luzea eta aixe osatuko dozue.

2008-02-14

Lau gomendio

Hona hemen gure lehen proposamenak,

Hasteko, joku eta denborapasa batzuk gomendatuko dizkizugu, eta jarraian musika entzuteko programa erabilgarri bi.

Ea ba.

1) Flash joku interesgarri bat, Ball Revamped 5 izenekoa. Joku honen helburua hondartzako pelota bat ematen duen bola bat amaierararte eramatea da. Laberinto antzekoa da, baina grabedadeduna.

2) Ilusio optikoen kolezio ederra osatzen ari gara. Hona hemen lehena, Einstiein-en erretratu berezi baten inguruko bideoa.

3) Eta bukatzeko musika entzun eta ikusteko bi lotura oso gomendagarriak: Songza eta Foxytunes. Biak oso onak dira. Proba itzazu eta aukeratu gustokoena!

2008-02-07

Eup!

Lehen mezu honetan, blog honen nondik norakoak adierazten saiatuko gara.

Hasiera honetan ditugun helburuak oso xeheak dira. Sarean gauza interesgarri asko aurki daitezke, baina zabor asko ere badago. Beraz, zure 'zibergarbitzaileak' izateko prest gaude.

Hala bada, makina bat joku, gadget, software, denborapsa, pantaila-bebes, bitxikeria, aurkituko dituzu.

Musikari ere tartetxo bat eskaini nahi diogu.

Ekologiaren munduan zertxobait barneratzeko intentzioa ere badaukagu. Gure belaunaldiari bete-betean tokatu zaigu utzi diguten mundu hau, hiltzoritik ateratzea.

Eta besterik ez, oraingoz. Hurrengo mezua prestatzera doaz.