Nahi baduzu mekanografia landu eta hobeto eta azkarrago idatzi, programa honekin lortuko duzu; aukera bikaina da, eta aprobetxatzea gomendatzen dizuet guztiei. Behin goiko orrialdean sartuta, 'nick' bat asmatu eta jokoan hasi zaitezke.
Gainera interesgarria da sarean dauden beste pertsonen kontra kotxe lasterketa batean parte hartuko duzulako, eta hori oso entretenigarria eta dibertigarria bihurtzen du jokoa.
Egin behar duzun gauza bakarra agertzen zaizkizun ingelesko hitzak (bai, ingelesa ikasteko aukera ere ematen dau) ondo idaztea da, hau da, maiuskulak, komak, espazioak,..errespetatuz.
Hitza txarto idatziz gero, gertatzen den bakarra da, hitza berriro idatzi behar duzula. Hala denean zure autoa ez da mugituko, eta noski, ez bada mugitzen ez duzu lasterketa irabaziko. Adi ibili zaitez, beraz!
2008-05-16
Typeracer: mekanografia eta ingelesa lantzeko jokua
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario