Epa!! Hemen gaude barriro zuekin. Aste hontan azterketekin oso estresauta gaudenez gauza gutxi prestatu ditugu. Honako bi hauek hain xuxen:
1) Bittu zazu zer aurkitu dugun interneten! Harretaz begiratu irudi hau! Ezer berezirik ikusten al duk/n??
Ezetz asmau...

Ba bai. Hala da.
Kurtzegazte argitaratzen dugun bigarren anbigrama da hau. Zentzu batean zein bestean "ringworld" irakurri daiteke, palindromoak bezala.
Geure buruari galdetu diogu ea auskaraz palindromorik dagoen; ta bat aurkitu dogu. Andoaingo musika talde baten izena, alegia: Inoren nero ni.
Aurrerantzean, euskal palindromo gehiago biltzen saiatuko gara. Zure laguntza eskertuko genuke!
2) Eta bukatzeko, hona hemen munduko hegazkinik handienaren kabina, Airbus A380-arena hain zuzen. Pilotuen kabinaren txoko xixtriñena ere ikusteko aukera ematen digu. Gehien harritu gaituena botoi kopuru andana izan da. Pilotoa halako batean nahastuko balitz...
Katapof!!!
Ohartxoa: kabina hobe ikusteko "pantaila osoa" sakatu dezakezu pantailako eskubiko ikonoan.
2 comentarios:
web horri hau oso interesgarria da eta oso polita.
hona euskarazko palindromoez jositako bloga. ariketak, adibideak, partehartzea...
http://www.blogak.com/zerorajasoa
on egin
Publicar un comentario