1) Sarean egon gara salseatzen eta bideo hau aurkitu dugu, eta ikusgarria iruditu zaigu. Bertan Boeing 777 bat hiru minututan nola egiten den ikus dezakezu. Paperezko hegazkin bat egitea kostatzen den denbora antzekoa; baina, suposatuko duzunez, denbora gehiago kostatu zaie: 14 aste.
2) Azpiko bideoan ikus dezakezun zoro hegalari hori Yves Rossy da, Fusionman bezela ezagutzen dena. Munduko lehen pertsona da koheteak lagundutako hegalekin hegan egin duena. Orain dela gutxi bost minutuko hegaldi ziraragarria egin zuen Alpe mendikatearen gainetik, eta oso azkar gainera, 300 km/h abiadura hartu zuen!!
Abentularazale honek 47 urte ditu eta 122.000 € gastatu zituen proiekto honetan. Baina hau probazko hegaldia ez da izan; bere hurrengo erronka Mantxako kanala zeharkatzea da.





